Goiko Errota,
bidaia hemen hasten da…

Familia edo lagunak bisitatzera etorri bazara,
Euskadi ezagutu nahi baduzu, hauxe da zure lekua!

 

Enpresak

Lanak ekarri bazaitu gurera, Goiko Errota landetxean hauxe dugu eskaintzeko:
logela erosoak atseden hartzeko eta lan egiteko, gune komun zabalak deskonektatu eta lasaitu ahal
izateko. Natura-ingurune ederrean gaude, kokaleku apartan autopistatik eta saihesbidetik iristeko
herrigunea zeharkatu barik eta bailarako industrialeetara erraz joateko. Gainera, auzoan bertan aparkalekua dugu.

Goiko Errota

Goiko Errota landetxe bat da, Garagartza auzoan dagoena, Arrasatetik 3 kilometrora. Zaratatik eta jende-pilaketetatik ihes egiteko leku ezin hobea. Espazio lasaia eta atsegina, atseden hartzeko ingurune paregabea, gure lurraldeko leku enblematikoenetatik eta interesgarrienetatik gertu.

Euskadiko hiru hiriburuen artean kokatutaGoiko Errota Euskadi bisitatzeko eta ezagutzeko abiapuntu estrategikoa da.

Komunitate txiki baten partaide gara, bihurgunez betetako bailara batean bizi dena, Anboto eta Udalatx mendi mitikoen artean, baso eta harkaitzezko erraldoiak, zeintzuek denboraren joanean gure izaera berezia moldatu duten.

Jarri gurekin harremanetan!

Kontaktua
Checkboxes