Ezagutu gure etxea

Milaka urteko kulturan errotuta bizi den herri baten partaide gara, euskaldunon balioak eta munduan bakarra den hizkuntza gordetzeko konpromisoan bizi dena.

Goiko errota

Hemen bizi eta lan egiten dugunondako toki pribilegiatua, baita bisitatzen gaituztenendako ere, zeintzuekin ondarean eta inguruan dauzkagun hamaika aukera partekatzen ditugun naturaz, gastronomiaz, historiaz eta arteaz gozatzeko.

GOIKO ERROTA landetxea Udalatx mendiaren magalean dago, naturaz inguratuta, Arrasateko Garagartza auzoan. Erdigunetik 3 kilometrora gaude. Arrasate eta Eskoriatzako autopista-irteeretatik 8 minutura autoz. Euskadiko hiru hiriburuetatik ondo konektatuta: Gasteiz 35 kilometrora, Bilbo 55 kilometrora, Donostia 75 kilometrora.

IKUSI LOGELAK

Informazio orokorra

Espazio zabalak eta modernoak eskaintzen ditugu. Kanpora begira dauden 5 logela ditugu (horietatik bat mugikortasun urriko pertsonendako egokitua), batzuek balkoi edo terraza daukate, eta guztiek aparteko ekipamendua: bainugela logela guztietan, lur erradiatzailea, doako wifi-a, smart TV, ile-lehorgailua…
Bezero guztien esku dauden 2 egongela, sukaldea, jangela eta terraza bat ere baditugu. Garagartza auzoko plazan gaude; auzoan bertan parkea eta belarrezko futbol-zelaia dauzkagu, eta aukera inguruko mendietara oinez joateko (Udalatx, Besaide, Muru eta Teilamendi) eta GR121 ibilbidea egiteko.

Baldintzak

Sarrerak: 15:30etatik aurrera.
Irteerak: 11:00ak arte.
Ez dugu animaliarik onartzen.
Auzo batean bizi gara, bizilagunez inguratuta. Gure landetxea ez da zarata edo jaiak egiteko tokia.